XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta begira Irakasleak dirauskun au:
Azkenengo au bere etxera zintzotuta biurtu zan: ez, ostera, bestea.

192. Jaungoikoak ez dauskuz zorrak parkatzen geuk be gure zordunai parkatzen ez ba'dautseguz.

Jaunak ori morroi biotz-gogorraren ipuiñaz irakasten dausku:
Errege batek bere morroiai kontuak garbitu nai dautsez.

Dirutza aundia zor dautsan bat datorkio; baiña ezin dau ezer ordaindu.

Orduan, morroia, onen emaztea ta seme-alabak eta eukan guztia saltzeko ta zorra ordaintzeko agindu eban ugazabak.

Agindu ori entzutean, morroia auzpaz jarri yakon:
Jauna, itxaron egizu, eta guztia ordainduko dautsut.

Erregeak, aretzaz errukituta, zor guztia parkatu eutsan.

Morroia pozez beterik urteten da andik eta ordain pizka bat zor dautsan bere morroi-lagun bat aurkitzen dau.

Itobearrez ari eldu ta auxe dirautso:
Ordaindu egik zor doana.

Itxaron egidak, ordainduko dauat-eta dirautso erreguka baten.

Baiña besteak ez dau nai bere lagunaren erregua entzun be egiterik; a salatu ta giltzapean sarrerazoten dau, zorra ordaindu arte.

Erregeak, morroiaren egikera biotz-gogorra jakitean, dei egin eta ba-dirautso:
Morroi gaizto ori!: zor guztia parkatu euan nik iri, ik erreguz eskatu eustalako.

Ez ete-euan, ba, bidezko euk be ire morroi-lagunari erruki izatea, neu be iretzaz erruki izan nintzoanez?.

Eta giltzapean sartzeko agintzen dau, zor guztia ordaindu dagian arte.

Orixe egingo dautsue zeuei be zeruetako nire Aitak, bakotxak anaiari biotzez parkatzen ez ba'dautso.